Las diez noticias clave de la jornada
José de Azpiazu Musika Eskolako ikasle eta irakasleak, asteburuko Cambrilseko egonaldian. Musika eta bizipenak, elkarrekin.

Onati

Oñatiarren doinuak Cambrilsen barrena entzun zituzten asteburuan

Musika eta dibertsioa uztartuz, José de Azpiazu Musika Eskolak asteburu berezia bizi izan du Kataluniako kostaldean

I. Murillo

Oñati

Martes, 15 de abril 2025, 20:04

Iragan asteburuan, Oñatiko José de Azpiazu Musika Eskolako 53 ikasle eta 5 irakaslek musika eta alaitasuna zabaldu dituzte Cambrilseko kaleetan. Bidaia ez zen ohiko irteera izan: izan ere, tresnak eskuan eta irribarreak aurpegian, musikaz blai ibili dira egunero.

Publicidad

Ostiral arratsaldean emanaldia eskaini zuten Posit plazan, eta han elkartu ziren hainbat taldetako musikariak: akordeoiak, trikitixak, panderoak, gitarra, pianoa, biolina, txirula eta perkusioa. Dantzan ere parte hartu zuten ikasleek, giro alaian eta publikoaren harrera beroarekin.

Larunbatean atsedenerako eta dibertsiorako tartea hartu zuten, eta talde osoa Port Aventurara abiatu zen. Adrenalina, barreak eta argazkiak izan ziren eguneko protagonistak, eta musika-irakasleek, oraingoan, notarik gabe ibili ziren.

Bidai bukaera

Igandean, Oñatira itzuli aurretik, kalejira alai bat egin zuten Cambrils erdiko kaleetan zehar, portuko pasealekura iritsi arte. Trikitixa eta pandero doinuek gidatu zuten ibilbidea, eta hango bizilagunek ez zuten aukera galdu dantzan egiteko edo argazki bat ateratzeko.

Musika eta bidaiaren arteko uztarketa honek arrasto polita utzi du, eta parte-hartzaile guztiak pozik itzuli dira Oñatira. Eguraldi ona, harrera beroa eta taldearen arteko giro bikaina izan dira asteburuko osagai nagusiak. Musika eskolako ordezkariek argi utzi dute: bi urte barru, Cambrils berriro bisitatuko dute, soinua, erritmoa eta Oñatiko doinuak berriz zabaltzeko prest.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad