Onati
Kurtso amaierako bertso saioa Oñatiko Esperientzien Gelak antolatutaEl Diario Vasco
oñati.
Martes, 27 de mayo 2025, 20:16
Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta, kurtso amaierako bertso saioa izango da gaur. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da, Santa Ana antzokian, eta bertan izango dira Debagoieneko lau bertsolari ezagun: Aitor Tatiegi (Oñati), Ane Zuazubiskar (Arrasate), Martin Abarrategi (Aramaio) eta Oihana Arana (Eskoriatza).
Publicidad
Saioa Oñatiko Esperientzien Gelak antolatu du, eta gaiak Goienagusiko bertsozale taldeak prestatu ditu, ekitaldiari izaera parte-hartzailea eta gertukoa emanez.
Aurkezpen lanetan, berriz, Xabier Ormaetxea (Aretxabaleta) arituko da, saioari dinamismo eta umorea emateko berme osoarekin. Saioaren amaieran, Oñatiko Udalak luntx goxo bat eskainiko die bertaratu guztiei, giro atsegin eta hurbilean elkartzeko aukera emanez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión