Kirola eginez eta jai giroan, kros solidarioa Baionako Bernat Etxepare Lizeoaren alde

Sagarrondoa da Baionako ikastolaren aldeko kanpainaren ikurra. / MARIAN
Sagarrondoa da Baionako ikastolaren aldeko kanpainaren ikurra. / MARIAN

Ipar Euskal Herrian bigarren hezkuntzako etapa euskaraz eskaintzen duen ikastola bakarrari laguntzea da asmoa

M.G. OÑATI.

Bailarako ikastolek, 'Hazten gaitu, Hazten dugu' kanpainarekin bat egin dute Baionako Bernat Etxepare Lizeoari laguntzeko asmoz. Kanpaina horri amaiera borobila emateko kros solidarioa antolatu dute gaur. Oñatin, Bergaran, Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan egingo dira eta bertan jaso-tzen den diru-laguntza guztia, Ipar Euskal Herrian bigarren hezkuntzako etapa euskaraz eskaintzen duen ikastola bakarrari laguntzeko bideratuko dute.

Aipatu lizeo berria, azken urteetan Seaskak izan duen garapenaren lekuko zuzena da. Urtez urte ikasle kopurua handitzeaz gain, 2016an eskaintza pedagogikoa zabaltzea erabaki zuen. Horretarako, eraikin berri bat eraiki zuten eta 2017ko irailaz geroztik dago zabalik. Lizeo berriaren etorkizuna bermatzeko, 300.000 euro biltzeko erronka jarri zuten arduradunek eta gehiena lortu bada ere (sagarrondoak salduz, euskara landatzen segitzeko), oraindik 50.000 euro falta dituzte behar-beharrezkoak dituzten hornidura guztiak lortzeko. Bada, hu-tsune horretan bere aletxoa jarri nahi dute bailarako ikastolek. Eta kooperatiben filosofiarekin bat eginez, kros solidarioa antolatu dute elkarlanean.

Ikastoletako haur, gazte eta langileek ez ezik, herritar orok parte hartu ahal izango dute euro baten truke. Herri bakoitzak ekintza ezberdinak antolatu ditu. Oñatiren kasuan, Txantxiku ikastolako ikasleek 10:30ean (Haur Hezkuntza), 12:30ean (Bigarren Hezkuntza)eta 14:30ean ( Lehen Hezkuntza) lasterketak egingo dituzte, eta 18:00etan herritar guztiei zuzendutako lasterketa hasiko da Herriko plazan, bi itzuli emanez honako ibilbideari: Plaza, Kale Barria, Naparrenako kantoia, Atzeko kale eta, berriro, Plaza. Gurasoen kontseiluak taberna ere jarriko du eta dortsalak bertan eskuratu ahal izango dira (euro bat).

 

Fotos

Vídeos