Borrar

Onati

Iñaki Peña Bandresek doluaren inguruko solasaldia eskainiko du bihar

I. M.

oñati.

Lunes, 5 de mayo 2025, 20:30

Bihar, maiatzaren 7an, Oñatiko liburutegiak solasaldi berezi bat hartuko du: 'Heriotzak eta doluak. Trilogia dokumental bat' izenburupean, mediku eta egile Iñaki Peña Bandres izango da hizlari Zinema Aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Ekimena berezia da, izan ere, doluaren eta heriotzaren inguruko bizipenak, galderak eta hausnarketak partekatzeko espazio lasaia eta aberasgarria eskaini nahi du.

Peñak azken hamarkadan sortutako hiru dokumental 'Aulki Hutsak' (2013), 'Suminetik eta saminetik bakera' (2017) eta 'Mendian hil. Hirian hil' (2020) oinarri hartuta, heriotza naturalen eta bat-bateko heriotzen artean dauden loturak aztertzen ditu bere master amaierako lanaren bidez. Bere ikuspegitik, heriotza ez da une isolatu bat, baizik eta prozesu zabalago baten parte: zahartzearen eta gaixotzearen aurreko aldia, heriotza bera, eta ondorengo doluaren fasea. Solasaldian, Peña Bandresek prozesu honetan mediku eta pertsona modura bizi izan duen guztia partekatuko du, ikuspegi profesionala eta pertsonala uztartuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñaki Peña Bandresek doluaren inguruko solasaldia eskainiko du bihar