Borrar
Igandeak familia altxor izateko jolasak

Igandeak familia altxor izateko jolasak

Arantzazuko parketxeak etxeko txikiekin egun berezia igarotzeko orientazioa eta natura uztartzeko familia plana antolatu du

DV

Miércoles, 19 de marzo 2025, 12:40

Egun pasako txangoak, naturaz gozatu, une dibertigarriak igaro, deskantsatuu, egunerokoaz deskonektatu eta indarberritu. Guztiak kolpez egiteko plana dakar Arantzazuko parketxeak, familia osoari bideratutako 'Arantzazuko altxorraren bila' jarduera antolatu baitute du igande honetan, martxoak 23.

Bidean zehar dauden altxorrak eta honek gordetzen dituen sekretuak ezagutarazteko eta, batez ere, inguruarekin gozatzeko. «Hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik», dei egin dute antolatzaileek.

Hala, esku artean mapa bana hartuta, orientazio jolasa goizeko 11:00etan hasiko da ibilaldia Arantzazuko parketxean bertan eta amaiera 12:30ean izango da toki berdinean. Prezioa helduentzako 5 eurotakoa da eta haurrentzat (3-12 urte tartekoentzat) 3 eurotakoa. Parketxetik azpimarratu dutenez, izena ematea derrigorrezkoa da arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan edo 943 78 28 94 / 699 335 183 telefono zenbakietan eta plaza mugatuak izango dira.

Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da eta proposatutako orientazio jolasean hainbat pista bilatzea izango da erronka

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igandeak familia altxor izateko jolasak