Onati
Hika praktikan jartzeko lehiaketa EuskaraldianEl Diario Vasco
OÑATI.
Viernes, 16 de mayo 2025, 20:16
Euskaraldia Oñatin abiatu da aste honetan, eta testuinguru horretan 'Erabiltzailearen aurpegia' izeneko lehiaketa martxan jarri da berriro. Ekimen honen helburu nagusia da hika sustatzea Oñatin, eta euskara, bere erabilera naturalenean, herritarren eguneroko harremanetan txertatzea ahalik eta gehien. Aldi berean, Euskaraldian zehar herritarren parte-hartzea eta aktibazioa bultzatzea ere bilatzen du.
Maiatzaren 15etik 25era bitartean egongo da aukera lehiaketan parte hartzeko. Interesa dutenek herriko zenbait tabernatan eskuratu ahalko dute parte hartzeko orria, eta, behin beteta, bertan entregatu beharko dute. Parte hartzaile guztien artean produktu sorta eder baten zozketa egingo da, eta irabazlearen izena Euskaraldiaren amaiera-ekitaldian jakinaraziko da. Ekitaldi hori maiatzaren 25ean izango da, Errekaldeko jaietan, 19:00etan.
Parte hartzeko orriak ondorengo tabernetan egongo dira eskuragarri: Eltzia, Aker, Arrano, Otamendi, Ona, Bizipoz, Pake Leku eta Boga. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi izan dituzte parte hartzera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.