Borrar
Urgente Cortada la GI-627 en Leintz-Gatzaga, sentido Vitoria, por un desprendimiento

Onati

Hika ikastaroa antolatu dute martxotik aurrera Udal Euskaltegian

Euskaraldia maiatzaren 15ean hasiko da, eta ikastaroa amaitutakoan bertan izango da parte-hartzaileek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera

I. M.

oñati.

Jueves, 20 de febrero 2025, 20:33

Oñatiko udal euskaltegian hika ikastaroa eskainiko dute, 'Bildurrik barik hikaratu!' lelopean. Ikastaroa Euskaraldia Hika egitasmoaren baitan antolatu dute eta herritarrei hika egiteko gaitasuna lantzeko aukera eskainiko die. Martxoaren 3tik maiatzaren 12ra bitartera izango da, astelehenero, 18:00etatik 20:00etara, guztira 18 orduz. Gainera, doakoa izango da, hizkuntza praktika sustatu eta edonori eskuragarri egiteko asmoz.

Ikastaro mistoa

Aurten, bigarren ikastaro mistoa izango da, aurreko edizioak emakumeentzako soilik antolatu baitziren Jabetze Eskolaren bidez. Oñatiko Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu du ikastaroa, 'Ingo Xonau!' egitasmoarekin eta udal euskaltegiko kideekin elkarlanean.

Euskaraldia maiatzaren 15ean hasiko da, eta ikastaroa amaitutakoan bertan izango da parte-hartzaileek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera. Ikastaroaren helburua sendotuko du, hika ikasi eta berehala erabiltzeko aukera eskainiz.

Aurten ere Beatriz Irizar izango da irakaslea. Ikastaroan, toka eta noka ereduak ikasteko aukera egongo da, jolasen bidez eta metodologia praktiko eta parte-hartzaile baten bidez. Ikasleek hainbat dinamika, ariketa eta rol-joko erabiliz hika erabiltzen ikasiko dute, modu ludiko eta natural batean. Saioetan, eguneroko elkarrizketak praktikatzeko ariketak egingo dira, egoera ezberdinetan hika erabiltzen trebatzeko. Horrez gain, ikasleen zalantzak argitzeko eta euren hizkuntza-konfiantza indartzeko gune irekia eskainiko da. Helburua da ikasleek hika hitz egiteko naturaltasuna lortzea eta beldurrik gabe erabiltzea.

Izena emateko epea otsailaren 1ean ireki zen eta otsailaren 28ra arte luzatuko da. Interesdunek izena eman dezakete euskaltegian bertan edo oñati.eus webgunean eskuragarri dagoen formularioa beteta.

Antolatzaileek herritar guztiei parte hartzera animatu diete, «Mutil zein neska, gazte zein heldu» deialdiarekin, hika ikasteko aukera paregabea dela azpimarratuz. Helburua argia da: hika sustatu, herritarren artean zabaltzea eta erabilera naturala indartzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hika ikastaroa antolatu dute martxotik aurrera Udal Euskaltegian