Oñati
Hika hizkeraren eta umorearen arteko uztarketa, ostegun honetan taula gainean
Secciones
Servicios
Destacamos
Oñati
Hika hizkeraren eta umorearen arteko uztarketa, ostegun honetan taula gaineanIker Murillo
Oñati
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:21
Ostegun honetan, 'Zopa' antzezlana izango da ikusgai Oñatiko Santa Ana antzokian, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean. Segurako Xirikara talde amateurra izango da taula gainean, eta umorezko lan honek badu ezaugarri berezi bat: osorik hika, eta bereziki noka hizkeran dago idatzia eta antzeztua.
Antzezlanaren helburua argia da: hitanoaren transmisioa eta erabilera sustatzea, batez ere emakumeen arteko hika (noka) plazaratuz. Horretarako, Mirari Martiarena umoregile eta gidoilariak idatzi du testua, Segurako herritarrei 'zopajale' ezizena ematen dien ironiaz baliatuz izenburua jartzerakoan: Zopa.
Antzezlana erretiro espiritual batean dago girotuta, eta barne-gogoetak, ustekabeak eta umorea nahasten ditu. «Erretirora pentsamendu batekin joaten zara, baina pentsamendu horiek guztiak baztertu egin beharko dituzu; sorpresak izango dira», azaldu du zuzendariak, Idoia Urangak (aktore ezaguna, besteak beste Goenkale eta Goazen telesailetan aritua).
Antzezleak segurarrak dira, 25 eta 78 urte artekoak, eta Xirikara taldearen parte dira hasieratik. Aktore amateurrak dira, eta bakoitzak bere eguneroko bizitza uztartzen du antzerkiarekin. Lan honetan parte hartzen dutenen artean daude Aiora Juantorena, Maider Hernandez, Arantxi Santesteban, Koldo Alustiza, Olatz Etxeberria eta Ekiñe Izagirre, besteak beste.
Lanaren sortze-prozesua luzea eta aberatsa izan da. Lehenik eta behin, gidoia irakurri, testuak landu eta hizkeraren erabilera bereganatu behar izan dute, herriko hitanoari egokituz. Hika ez da modu berean erabiltzen eskualde guztietan, eta lan horrek ere bereziki esfortzua eskatzen du aktoreentzat. Koldo eta Luli ohituta daude egunerokoan hika egiteko, baina beste batzuek erronka handiagoa izan dute ahozkotasun hori antzeztu ahal izateko.
Xirikara taldea 2014an sortu zen Seguran, Olatz Etxeberriaren ekimenez, eta urteotan hainbat antzezlan eta esketx egin dituzte herrian eta inguruan. Oraingo honetan, Euskararen erabilera sustatzeko xede argiago batekin dator taldeak, eta esperientziaz gozatzen ari dira sortzaile eta interprete moduan. Taldearen izena ere berritu dute: Xirikara, pilotaren joko batetik hartua (pilota txapa gainean utzi aurreko dardara hura), Seguraren pilotarekiko harreman historikoa ere gogora ekartzen duena.
Osteguneko saioa aukera paregabea da euskarazko antzerkiaz gozatzeko eta, era berean, hitanoaren eta bereziki noka hizkeraren erabilera sozializatzeko. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte antzokira gerturatzera: «Barre egingo dute, gozatu egingo dute, eta euren hizkuntzan eginikoa dela sentituko dute».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.