Onati
Gizonek Emakumeen Etxean nola parte hartu dezaketen aztertuko duteSecciones
Servicios
Destacamos
Onati
Gizonek Emakumeen Etxean nola parte hartu dezaketen aztertuko duteEl Diario Vasco
OñAti.
Lunes, 12 de mayo 2025, 19:47
Bihar, hilak 14, Oñatiko Udaleko Berdintasun Sailak foro ireki bat antolatu du, 'Gizonek nola parte har dezakete Emakumion Etxian?' izenburupean. Jarduera San Juan kaleko Emakumion Etxiaren lokalean egingo dute, arratsaldeko 17:00etan hasita, eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Foroaren helburua da gizonak Emakumion Etxiaren eguneroko dinamikan eta helburu feministetan modu kolektiboan nola inplikatu daitezkeen hausnartzea.
Egitasmoa Udaleko berdintasun politiketan barneratutako parte-hartze inklusiboaren barruan kokatzen da, eta horren bidez gizonen ekarpena eta presentzia modu errespetagarrian eta aliantzan nola eraiki daitekeen aztertuko dute, betiere Emakumion Etxiaren balio feministak aintzat hartuz.
Foro irekia izango da, eta parte-hartzaile guztiei espazio segurua eskaini nahi zaie, ikuspegi autokritiko eta eraikitzaile batetik esperientziak partekatzeko eta galderak egiteko aukera izan dezaten.
Parte hartu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena, eta bi aukera egongo dira horretarako: batetik, mezu elektroniko bat bidali daiteke helbide honetara (berdintasuna@onati.eus), eta, bestetik, telefonoz deitu edo WhatsApp bidez idatz daiteke ondoko zenbaki honetara: 688 785 247.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.