Borrar
Laugarren Euskaraldiaren aurkezpena Tabakaleran egin zen. GORKA ESTRADA
Euskaraldia prestatzen joateko lehen bilera egingo da asteazkenean kultur etxean

Oñati

Euskaraldia prestatzen joateko lehen bilera egingo da asteazkenean kultur etxean

Aurtengoan maiatzaren 15etik 25era luzatuko da dinamika eta ahalik eta batzorde sendoena sortu nahi da hura prestatzen joateko

A. Urbieta

Lunes, 3 de febrero 2025, 20:26

Maiatzaren 15etik 25era bitartean gauzatuko da aurten Euskaraldia eta horren baitan Oñatin gauzatuko diren ekintzak antolatzen hasteko garaia iritsi da. Lehenengo urratsa ahalik eta batzorde sendoena eta anitzena osa-tzea izango da eta asmo horrekin asteazken honetan, 18:00etan, Oñatiko Kultur Etxeko goiko solairuan egingo den lehen batzorde bilerara hurbiltzeko eta modu batera edo bestera dinamikan eragiteko gonbita luzatzen diote norbanako zein eragile orori.

Aurtengoa laugarren edizioa izango du Euskaraldiak. Ediziotik ediziora ariketaren alde teknikoak aztertu, moldatu eta egokitu izan dituzte antolatzaileek, urtetik urtera ariketa egitea eraginkorragoa izateko. Hain zuen ere, hausnarketa horietatik etorri da garai aldaketa. Izan ere, urte sasoi horretan kaleetan jende gehiago ibili ohi da eta bizitasun sozial handiagoa izaten da kalean. «Euskaraldia ariketa soziala den heinean, jendearen arteko interakzioa beharrezkoa da, eta eguraldiak eta aldarteak laguntzen du horretan», azaldu zuen aurkepenean Goiatz Urkijok, Euskaraldiko koordinatzaileak. Garai aldaketak txaparen erabileran eta ikusgarritasunean eragitea lortu nahi dute antolatzaileek. Izan ere, txapa ezinbesteko elementua da ariketan. Hark ahalbideratzen du ariketa bera, euskaraz hitz egiteko edo entzuteko jarrera erakusten baitu, eta horrek, estres linguistikoa nabarmen murrizten du; hori ezinbestekoa da ariketa modu erosoagoan egiteko. «Eta txapa soinean eraman eta ikusgarri egitea errazagoa izango da, ziurrenik, udaberrian», esan zuen du Urkijok.

Ariketa 11 egunez luzatuko da. «Uste dugu horrek ariketa modu eraginkorragoan egitea ahalbideratuko duela, sakonago egiteko aukera emango du. Bi asteburu hartuko ditu, eta horrek herrietan mugimendua sortzeko aukera emango du».

Antolatzaileek aurtengo edi-zioaren aurkezpenean azpimarratu zutenez, Euskaraldiaren hiru edizioen inguruan egin diren ikerketek argi erakutsi dute Euskal Herri osoan milaka eta milaka herritarrek beren hizkun-tza-ohiturak aldatu eta euskararako jauzia eman dutela Euskaraldiari esker: familian, lagunartean, lantokietan nahiz ezezagunekiko harremanetan. Eta hurrengo edizioan ere horri jarraipena eman nahi diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldia prestatzen joateko lehen bilera egingo da asteazkenean kultur etxean