Ehunka gaztetxo Korrika Txikian

Ehunka gaztetxo Korrika Txikian

Ehunka euskaltzale gazte eta sutsuk ospatu zuten atzo Korrika txikiaren festa alaia. Gaztetxoenak ikastetxe inguruetan eta lehen hezkuntzakoak, Foruen enparantza-Kale Barria-Santa Marina-Bakardadeko Ama kalea zirkuituari bueltaka ibili ziren erdiguneko kaleak kolorez eta euskararen aldeko oihuez betez. Neska-mutilek ekimenaz gozatu zuten, eguraldi eguzkitsua lagun, eta giro paregabean. Korrikaren etorrerak erabat astinduko du gaur eguerdia. Goizeko 11:28an iritsiko da 21. Korrikaren lekukoa Udanara eta eguerdiko 12:15 aldera igaroko da plazatik «#KlikaEuskarari!» lelopean. Euskararen kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.