Dagoeneko 1.000 oñatiarrek eman dute izena Euskaraldian

Astelehenean hasiko da txapen banaketa kultur etxean

M.G. OÑATI.

Euskaraldian parte har- tzeko izena eman duten oñatiar guztiek Ahobizi edo Belarriprest txapak jaso ahal izango dituzte datorren astelehenetik aurrera. Kultur etxean banatuko dira txapak, hilaren 12, 14, 20 eta 22an (18.00 etatik -20.00tara), eta 17an berriz, Foruen plazan.

Dagoeneko 1.000 oñatiarrek eman dute izena ahobizi edo belarriprest modura aritzeko hilaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldia ariketa sozialean.

Antolakuntzako kideek adierazi dutenez, oraindik ere zabalik dago izena emateko epea. Hori dela eta, hurrengo bi asteburuetan kalera aterako dira eta Euskaraldiko mahaia jarriko dute plazan (larunbatetan 18.00-20.00) eta igandetan (1100-13.00). Bertan, Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta izena emateko aukera egongo da, baita Euskaraldiko poltsak eta lanpasak (alfonbrak) erosteko aukera ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos