Andoni Goitiak txapela berritu zuen

Andoni Goitia, bere agurreko bertsoan, txapela buruan duela. /  MUÑOZ
Andoni Goitia, bere agurreko bertsoan, txapela buruan duela. / MUÑOZ

Gaztelekua bertsozalez bete zen finalaz gozatzeko

M. G. OÑATI.

Andoni Goitiak irabazi du 2019ko Bertsolari Txapelketa Joseba Lasagabasterrekin buruz-burukoa jokatuta. Oñatiko bertso eskolaren sortzaileetako batek,Xabier San Miguelek, jantzi zion txapel preziatua. Ondoren sailkatu ziren, hurrenez hurren: Joseba Lasagabaster, Urko Egaña, Urko Arregi, Egoitz Aizpuru eta Beñat Alberdi.

Mirari Sagarzazu izan zen saioko aurkezlea eta Egoitz Atxagak zubi lanak egin zituen publikoaren eta bertsolarien artean, herritarrek proposatutako gaiak oholtzakoei helarazteko.

Arrakastatsua izan da beste behin ere Txinparta Bertso Txapelketa. Hamasei bertsolari izan dira lehian eta denetan nagusi, Goitiak berritu du txapela.

Bertsozale mordoa elkartu ziren larunbatean gaztelekuan finala jarraitzeko. Eta behin egin beharreko lan guztiak eginda, Goitiarentzat izan da txapela, Oñatiko Bertsolari Txapelketan janzten duen bigarrena. Bere agurreko bertsoan, orain bi urte zendu zen Tiago Gonçalves izan zuen gogoan.