Obrek ibilgailu ilara luzeak eragin dituzte Bergara arteko errepidean

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Autobideak An-tzuola eta Bergara artean izango duen irteera moldatzeko egiten diharduten lanen ondorioz, ibilgailu ilara luzeak jasan zituzten gidariek egubakoitz arratsalde eta iluntzean. Badira alternatibak bilatu behar izan zituztenak ere. Antzuola eta Bergara arteko bidean, Igeribarerrota baserria (Beheko Errota) baino goraxeago errepidea betetzeko lanetan ari dira, erdia baino ez dago igarotzeko moduan eta bi semaforo jarri dituzte txandaka pasa-tzeko: bata Burubikon eta bestea Igeribarerrota parean. Itxaronaldi luzeak eragin zituzten herenegun. Atzo, asteburuetan trafikoa asko gutxitzen denez, ez zen aparteko arazorik izan.

Ikusi egin beharko da lan zehatz horiek zenbat denbora irauten duten, baina bukatu bitartean erne ibili beharko dira gidariak. Antzuolatik Bergarara zein Bergaratik Antzuolara joateko ohi baino askoz denbora gehiago beharko da itxaronaldien ondorioz eta kontuan hartuko beharko da.

 

Fotos

Vídeos