Nesken lehen San Isidro eskupilota txapelketa jokatuko da aurten

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Bergarako, Oñatiko, Gipuzkoako b este hainbat herritako, Bizkaiko, Nafarroako eta, nola ez, Antzuolako neskek hartuko dute parte San Isidro eskupilota txapelketako aurreneko edizioan. Sailkapen partidak maia-tzeko lehen bi domeketan jokatuko dira, 5ean eta 12an. Goizeko bederatzietan hasiko dira neurketak egun batean zein bestean udal pilotalekuan. Finalak, San Isidro ospakizunen egitaruaren barruan, maiatzaren 18an, zapatua, arratsaldeko seietan jarri dituzte.

Hiru maila bereizi dituzte: batetik, benjaminak eta alebinak elkarrekin; bestetik, infantilak eta kadeteak batera; eta ikusteko dago ea adin horretatik gorako pilotariek izena ematen duten ala ez.

Lau pilotari antzuolar izango dira euren artean. Leire eta Nagore Galeano ahizpek bikotea osatuko dute infantil-kadete mailan, nahiz eta Leire alebina izan oraindik. Olatz Insausti eta June Garaikoetxea, bestalde, benjamin-alebin mailan ariko dira.