Borrar

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, zenbait jarduera antolatu dituzte asteburuan Artiumen

Egitarauaren barruan, tailerrak eta bisita gidatuak egingo dira gaur eta bihar

P.P.

VITORIA.

Sábado, 18 de mayo 2019, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zenbait jarduera antolatu dituzte asteburu honetan Artium Museoan 2019ko Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuarekin. Horrela, egitarauaren barruan, hainbat tailer eta bisita gidatu egingo dira bai gaur zein bojar. Museoek beren erkidegoetan eragile aktibo gisa dituzten eginkizun berriei buruz hitz egingo da, eta gaia lantzeko goiburu hau ezarri dute: 'Museoak, kulturaren ardatz gisa: tradizioen etorkizuna'.

Museoek gizartean duten eginkizuna aldatzen ari da. Horrenbestez, museoak etengabe ari dira berrikuntzak egiten, interaktiboagoak izateko eta jende gehiago erakartzeko. Horrela, «malguagoak, moldagarriagoak eta mugikorrak» dira. Kulturaren ardatz bihurtu dira, eta sormena eta ezagutza bateratzen dira. Horrez gain, bisitariek sortzeko, ideiak partekatzeko eta elkarri eragiteko aukera dute.

Asteburu honetan antolatutako jardueren artean, gaur, 'Zatoz eta esaiguzu, zuk, dakizun horrek' izeneko tailerra antolatu du helduentzat Charo Garaigortak, 11:30etik 12:30era. Ordu berean, Idoia Elorzak, 'Zientzia fikzioa' izeneko tailerra antolatu du familientzat. 12:30ean eta 18:30ean bisita gidatuak egingo dira Artium museoan. Arratsaldean dagoeneko, 'FamiliArtium: Gorputza, espazio eta denbora II' izeneko tailerra izango da familientzat, Azucena Monge eta Idoia Elorzaren eskutik, 17:00etatik 19:00etara. Azken jarduera 19:00etan izango da: 'Topaketa OrekaTX-ekin'.

Bihar, familientzako tailerrak egingo dira: alde batetik, 'Good Morning Artium-Art by chance', Noelia Toférekin, 12:00etatik 13:30era, eta bestetik, 'Artium Txikia-Instalazioaren artea', Antton Goikoetxearekin, 12:15etik 13:30era. Horrez gain, larunbatean bezala, bisita gidatuak ere izango dira Artium museoan, 12:30ean eta 18:30ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios