Lau multzotan bildu ditu Udalak batzorde informatzaileak agintaldi berrirako

Udalbatzako kide berriak euren karguen jabe egin ziren egunean. / ALBERDI
Udalbatzako kide berriak euren karguen jabe egin ziren egunean. / ALBERDI

Hirigintza eta zerbitzuak ingurumenarekin eta lehen sektorearekin elkartu dituzte

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Lau urteko agintaldi berrirako batzorde informatzaileen antolaketa aldatu du Udalak. Lau multzotan bildu ditu Beñar Kortabarria alkateak «antolakuntza eta funtzionamendua hobetzeko». Irailean jarriko da martxan egitura berria. «Berez, ez da sakoneko aldaketa, baina bilerak eraginkorragoak izatea lortzen badugu, onerako izango da», dio alkateak.

Honakoa da batzorde informa-tzaileen banaketa berria: ogasuna eta pertsonala alde batetik (Beñardo Kortabarria eta Mikel Bargiela buru direla); hirigintza eta zerbitzuak, ingurumenarekin eta lehen sektorearekin batera egongo dira (Beñardo Kortabarria eta Jon Aranguren); kultura, gazteria, hezkuntza eta euskara elkarrekin joango dira (Garazi Larrea eta Hodei Aranguren); eta gizarte-ongizatea da beste bat (Josune Martinez eta Purita Arregi).

Alarderako entsegua, gaur

Hilaren 20an ospatuko den Alarderako aurreneko entseguak egingo dira gaur arratsaldean, sei eta erdietan hasita. Hiru multzotan banatu dituzte parte-hartzaileak. Danbor-joleek udaletxean dute hitzordua. Buruzagia, mairu erregea, haren guardia, estandarteduna, banderaduna, gastadoreak eta ofiziala Olarango ekintza aretoan elkartuko dira Valen Moxuekin. Eta mairuaren musikariek, berriz, Olarango erakusketa aretoan Patxi Olabarria izango dute zain.

Datorren asteko eguaztenean, arratsaldeko zazpietan, entsegu nagusiari helduko zaio txanda Herriko plazan.