Secciones
Servicios
Destacamos
ARETXABALETA.
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Viernes, 9 de noviembre 2018, 00:26
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Gaur egingo da Mingainak Dantzan ekimena Mondragon Unibertsitateko Aretxabaleta campusean, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek elkarlanean antolatuta. Bertan parte hartuko dute Aretxabaleta eta Eskoriatzako 240 gazte inguruk; Kurtzebarri eskolako eta Almeneko DBH 3. eta 4. mailako ikasleak izango dira. 2016an egin zen Gazte Mintzodromoak ekimenaren jarraipena da Mingainak Dantzan (http://mingainakdantzan.eus).
Egunerokotasunean gazteek euskararekin duten erlazioa aztertzea eta honen inguruan hausnartzea helburu du ekimenak. Egunerokotasuneko gai ezberdinei buruz hitz egingo dute gazteek, betiere euskara abiapuntutzat hartuta: musika, asteburuak, kultura, kirola, gaurkotasuna, sare sozialak...
Mingainak Dantzan jardunaldia gaur 8:45ean hasiko da Mondragon Unibertsitateko Aretxabaleta campusean eta 13:00ak bitartean 240 gazte inguru pasako dira bertatik, lau txandatan banatuta. Kirolean, musikan eta antzerkian ezagunak diren hiru lagunek egingo dizkiete galderak gazteei eta hamar bat dinamizatzaileren laguntzarekin gai horien inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dute.
Txanda bakoitzaren amaieran parte hartu duten zenbait ikasleri elkarrizketatxoak egingo zaizkie.
Mingainak Dantzan ekimenak sareetan ere oihartzuna izatea nahi da. Horretarako, #MingainakDantzan zozketa egingo da.
Abenduaren 3ra, Euskararen Eguna bitartean Instagramen #MingainakDantzan hashtag-arekin argazkia igo eta @MingainakDantzan kontua jarraitzen dutenen artean bluetooth bozgorailu bat zozketatuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.