Mikel Garitano eskiatzaileak Espainiako txapelketa irabazi du proba konbinatuan

La Molinak hartu ditu Espainiako eski txapelketak asteburu honetan. /  TWITTER
La Molinak hartu ditu Espainiako eski txapelketak asteburu honetan. / TWITTER

Super-erraldoiak eta eslalonak osatu dute Kataluniako La Molinan jokatutako lehiaketa

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Mikel Garitano eskia-tzaile antzuolarrak irabazi du Espainiako txapelketako proba konbinatua, hamasei urtetik beherakoen mailan. Bi probak osatzen dute konbinatuta: super-erraldoiak eta eslalonak. Azkarra da bata eta trebezia eskatzen du besteak. Bietan ondo moldatzen dela erakutsi zuen Garitanok, titulua eskuratuz. Nesketan eta adin berean, berriz, June Garitano urretxuarra, Mikelen lehengusina, nagusitu zen.

Kataluniako La Molina eski-gunean jokatzen ari dira Espainiako txapelketak asteburu honetan, neguko denboraldia itxiz.

Uzarragako igoera

Uzarragako txirrindulari igoerak bere 45. edizioa beteko du datorren zapatuan. Junior mailakoa da beste behin eta arratsaldeko lauretan hasiko da Sagastin.

Ibilbideak 81 kilometro ditu eta honakoa da: Antzuola, Bergara, San Prudentzio, Zubillaga, San Pruden-tzio, Bergara, Antzuola, Bergara, San Prudentzio, Zubillaga, San Pruden-tzio, Bergara, Antzuola, Bergara, San Prudentzio, Zubillaga, Oñati, Zubillaga, San Prudentzio, Bergara, An-tzuola-Etxe Zuri eta Uzarragako gaina. Seiak aldera bukatuko da.

Ikusteko dago zenbat karreristako tropela bilduko den. Gipuzkoako denboraldiko lehen saioan, Azpeitin, 157 lagun irten ziren. Aldiz, askoz ere gutxiago izan ziren aurreko astean Bergaran, 68 baino ez.