Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesMari Domingi eta Olentzero izango dira bihar Gabon eguneko ospakizunetako izarrak. Azken urteotan bezala, arratsaldeko sei eta erdietan San Josetik Beheko auzora jaitsiko dira, kanpo beltzean festari hasiera emanez. Antortxadunak eta iratxoak izango dituzte lagun euren ibilbidean. Baita txistulariak eta dantzariak ere, behin herrigunera heldu ondoren.
Kalejira Herriko plazan bukatuko da, euririk ez bada behin-tzat. Han izango da ekitaldi nagusia. Mari Domingik zein Olen-tzerok mezuak irakurriko dituzte. Datorren urterako eskaerak ere izango dira tartean. Umeekin egongo dira eta, amaitzeko, bertso eskolakoek saio txiki bat eskainiko dute eta guztiek 'Hator hator' abestuko dute.
Rosa Martínezek umeentzako 'Nahia eta Neo' txotxongilo obra eskainiko du gaur arratsaldeko sei eta erdietan Olaran etxean. Hiru eurotan salduko dituzte sarrerak.