Manex Balerdi pilotariak irabazi egin du Pebeten oroimenezkoa Villabonan

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Duela aste batzuk Atxotegi plaentziarrarekin Gipuzkoako txapelketa irabazi eta Ohorezko Mailara igo ondoren, Manex Balerdi antzuolar pilotariak beste garaipen eder bat eskuratu zuen Antton Pebet zenaren oroimenezkoan, atzo Villabonan. Iker Salaberria goizuetarrarekin 8-22 nagusitu zen Oier Apezetxea eta Daniel Murgiondoren aurka.

Sendo eta pilota astinduz, laguntza ona eman zion beste guztien gainetik nabarmendu zen Salaberriari.

Arrolara, etzi

Arrola elkarteak izen bereko mendian emango dio hasiera etzi 2019ari. Ohiturari segiz, goizeko bederatzietan Olaran etxe parean bildu eta ibilaldiari ekingo diete mendizaleek. Herrigunera itzuli aurretik, berriz, Lizargaraten zain izango dituzte salda eta txorizoa, barrua berotu eta bete-tzeko. Eguraldi ona ala txarra egin, ezinbesteko hitzordua da hainbat eta hainbat antzuolarrentzat.