Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lizarraga hiribideko bidegurutzea obretan da egunotan. ALBERDI
Lizarraga hiribideko bidegurutzea zabaltzeko lanek egubakoitzera arte iraungo dute

Lizarraga hiribideko bidegurutzea zabaltzeko lanek egubakoitzera arte iraungo dute

Elay enpresara doazen trailerrek zein osterantzeko ibilgailuek leku gehiago izango dute sartu zein irteteko

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 28 de julio 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste honetan hasi dira Lizarraga hiribideko bideguru-tzea zabaltzeko lanak. Zurrategi aldeko espaloiari zatia jango diote ibilgailuek bira egiteko leku gehiago izan dezaten. Udalak ohar bidez argitu duenez, abuzutaren 3ra arte, hau da, datorren egubakoitzera arte, iraungo dute obrek.

Batez ere Elay enpresara doazen trailerrei eta kamioiei lagunduko diete zabaltze honek. Baina baita osterantzeko erabiltzaileei ere. Lizarraga auzorako joan-etorria Etxe-zuriko zubitik bideratu zen, San Joxepe zeharkatuz, horrela hainbeste buruko min eta maniobra eragiten zituen Kalebarrengo zubia saihestuz. Hori bai, bira egiteko leku estua geratu zen, batez ere ibilgailu handientzat. Arazo horiei aurre egiteko bidegurutzeari zabalera handiagoa ematea erabaki du Udalak eta horretan dihardu.

Lanek ez dute aparteko eraginik izan trafikoan egunotan. Normaltasunez igaro dira handik gidariak. Pare bat metro zabalduko dute bidegurutzea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios