Leire Galeano Emakume Master Cup-eko sei onenen atarian geratu da

JOSEBALEZETA ANTZUOLA.

Leire Galeano pilotari antzuolarrak ezin izan zuen gainditu Emakume Master Cupeko hirugarren txanda, domekan Gordexolan, eta sei onenen artean sartzeko atarian geratu da. Hiru neskako multzoan zen Galeano ahizpa gazteena, hamaika urtekoa -Nagore da bietan zaharrena, pilotaria baita-, baina partida bakarra jokatu zuen biren lekuan. Izan ere, Madalen Etxegaraik huts egin zuen, lesionatuta dagoelako. Naroa Agirre zestoarraren aurka 18-13 galdu zuen Leirek, kanporaketa ezin gaindituz. Lehiaketa bikaina bete du, dena den, bera baino pilotari helduagoen artean.

Hirix-en aurkezpena

Hirix eskuko telefonoetarako aplikazioaren aurkezpena egingo da Olaran etxeko beheko aretoan gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Debaldekoa da eta hainbat herritako informazioa biltzen du. Zela lor daitekeen eta zein eduki dituen azalduko dute gaurko ekitaldian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos