Borrar

Jon Larrea, hirugarren jaitsieretako Espainiako Irekiko sailkapen nagusian

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 19 de junio 2018, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Briviescan domekan jokatutako azken saioaren ondoren, Jon Larreak hirugarren bukatu du bizikleta jaitsieretako Espainiako Irekian, kadete mailako sailkapen nagusian. Bosgarren egin du saio honetan, podiumean lekua ziurtatuz.

Bere anaia Unai laugarren izan da junior mailan Briviescan eta Manu Castro, berriz, zortzigarren master 40an. Fernández anaiek ez dute parte hartu. Ea uztailaren 7an Antzuolan bigarren urtez antolatuko den Euskadiko Irekiko jaisietarako prest dauden.

Ekaitz Labaien, Uzarragan

Ekaitz Labaien igo zen azkarren bizikleta gainean Uzarragara zapatu eguerdian, txirrindulari challengeko hirugarren saio puntuagarrian. Bederatzi minutu eta segundo bat behar izan zituen gora heltzeko. Ander Legorburu bigarren sailkatuari hamaika segundoko aldea atera zion; minutu bat eta sei segundokoa hirugarrenari, Ekhi Larrañagari. Lier Aranguren izan zen lehen benjamina.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios