Borrar

Lapurretak egin zituzten okindegi eta aroztegi batean domeka goizaldean

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 9 de abril 2019, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lapurrak Herriko plazako okindegian eta Ondarreko aroztegian sartu ziren domeka goizaldean. Zerbait eroateaz gain, kalteak eragin zituzten bi tokietan eta Ertzaintza etorri zen igande goizean atestatuak egitera. Azkenaldi honetan lapurretak areagotu egin dira Antzuolan.

Futbola

Gorengo mailako Antzuola futbol taldeak 2-0 galdu du Zumaiakori egindako bisitan eta sailkapenean bi postu atzera egin du, seigarrenetik zortzigarrenera. Gazteek emaitza hobeak eskuratu dituzte. Jubenilak 2-3 nagusitu dira UDAren aurrean Aretxabaletan. Josu Bouzonek bi gol sartu ditu eta Asier Zeziagak, berriz, bat. Kadeteek 1-0 irabazi diote Arrasateri Eztalan Manex Huebraren golari esker. Erosoago ibili dira infantilak, 5-2 hartu dutelako mendean Azpeitiko Ikasberri. Aipatzekoa da Ibai Agüerok aurkarien ate aurrean erakutsitako erraztasuna: etxekoen bost golak bereak izan dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios