Koadrilen arteko jokoak, herriko jaietako egubakoitzean Zurrategin

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako) lehen mailatik gorakoak izatea eskatu du jai batzordeak herriko festetako egubakoitzean, uztailaren 13an, Zurrategi plazan egin nahi dituen koadrilen arteko jokoetan parte hartzeko. Hau da, hamabi urtetik gorakoak beharko dute. Zortzi laguneko taldeak aurkeztu beharko dira arratsaldeko seietatik aurrera aritzeko. Egun horretan bazkaria ere bada. Jokoetako talde garaileari 200 euro arteko saria emango dio afaldu ala bazkaltzeko.

San Martzial jaiak

Lizarraga auzoko San Martzial jaietako bigarren eta azken eguna da gaur. Hona egitaraua: goizeko 11:00etan, egunsentikoa txistulariekin; 11:30ean, San Martzialgo txirrindulari igoera; 12:00etan, meza; ondoren, luntxa jubilatuei eta salda guztiei; 13:00etan, txirrindulari challengearen sari banaketa; Oinarin taldearen dantza saioa; 14:00ak aldera, herri bazkaria; erromeria Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariekin; ilun-tzean, tortilla la madre; eta azkenik, 21:00etan, jaien bukaera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos