Josu Marotok Alardea marraztuko du

Gastronomia lehiaketa. Sukaldarin lanetan parte hartu zuten taldeak, Kalebarrenen./MIGURA
Gastronomia lehiaketa. Sukaldarin lanetan parte hartu zuten taldeak, Kalebarrenen. / MIGURA

Marrazkilari zumarragarrak desfileko zein plazako ekitaldiko irudiak hartuko ditu, besteak beste

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Josu Maroto marrazkilari zumarragarrak Alardea beste era batera jasoko du. Entsegu nagusian hasitako lanari jarraipena emango dio gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera izango den ekitaldian. Mairuaren taldeko kideak zela makillatu eta janzten diren, desfileak zein Herriko plazako ikuskizuna hartuko ditu, irudiak sortuz.

Bestelako nobedaderik ere bada Alardean. Edurne Iturbek kapitain lanak beteko ditu Jose Angel Arbuluren ordez. Mikel Bargielak, berriz, Antonio Deogracias ordezkatuko du mairuaren estandartedun bezala.

Gaurko egitaraua

9
00etan. Kanoiak sutzea.
10
00etan. Txistulari taldearen goizeresia.
11
00etan. Ume eta nagusien-tzat mahai jolasak Herriko plazan.
11
30ean. Bergarako Bandaren kalejira.
12
30ean. Bergarako Bandaren kontzertua Zurrategin.
17
00etan. Goitibeherak egiteko tailerra umeentzat Ondarren.
19
00etan. Alardea.
20
30ean. Elektrotxaranga.
22
45ean. Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.

Bestalde, Irungo alarde publikoko zein Hondarribiko Jaizkibel konpainiako kideak Antzuolako alardeko arduradunek gonbidatuta datoz gaur.

Hona atzoko gastronomia lehiaketako sariak: nagusia, Josune eta Goiuri Gómez ahizpentzat; aurkezpen onena, Naia Aranguren eta Nagore Galeanorena.