Jose Ramon Urzelai eta Mariano Urrutxi, txapeldun punttuan eta musean

Lezeta, Montori, Urzelai, Urrutxi, Egaña eta Agirre, karta-jokoetako txapeldunak. /  LANDATXOPE
Lezeta, Montori, Urzelai, Urrutxi, Egaña eta Agirre, karta-jokoetako txapeldunak. / LANDATXOPE

Sabina Agirrek eta Karmen Egañak irabazi zuten briskan eta Migel Angel Montorik Jose Mari Lezetarekin tutean

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Landatxope elkarteak jubilatuentzat urtero antola-tzen duen karta-joko txapelketak baditu aurten irabazleak. Jose Ramon Urzelai eta Mariano Urrutxi, gainera, bitan nagusitu dira: punttuan eta musean. Sabina Agirrek eta Karmen Egañak briskan erakutsi zuten euren jakinduria. Tuteko lehiaketa, berriz, Jose Mari Lezetak eta Migel Angel Montorik irabazi zuten.

Abenduaren 21ean egitekoa den txistor-janaren ondoren jasoko dituzte sariak. Arratsaldeko seietan jarri dute ekitaldi hau. Lau bikoteok, bestalde, eskualdeko faserako txartelak lortu dituzte. Han erabakiko da Debagoienetik zein joango diren Gipuzkoako txapelketara.

Jubilatuen artean harrera ona izaten du karta-joko txapelketak. Aurreko asteko eguenean hasi eta martitzenean bukatu zen. Punttuan hamaika bikotek hartu zuten parte; briskan, berriz, zortzik; tutean eta musean seina izan ziren.

Abenduaren 21eko txistor-janean parte hartu ahal izateko zein egunetan izena eman erabaki du Landatxopeko zuzendaritza batzordeak: martitzenean eta eguaztenean, arratsaldeko lauretatik iluntzeko zortzietara egun bietan, Torresoroako egoitzan.

 

Fotos

Vídeos