Borrar
June eta Jon Legorburu, alaba eta aita, atzeskulari eta aurreskularia domekako saioan. ALBERDI
San Joan jai berantiarrenak jende asko bildu zuen

San Joan jai berantiarrenak jende asko bildu zuen

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 25 de junio 2019, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Joan bezperako jai berantiarrena izan zen domekakoa, iluntzeko bederatzietan hasi zelako, ohi baino ordubete geroago. Jende asko bildu zuen Herriko plazan. Lehenik eta behin, udalkideek eta laguntzaileek zuhaitza jaso zuten plaza erdian, ohiturari segiz. Gorabehera bat ere izan zen arbola tente jartzeari ekin aurretik. Hesi gainean zuten, alde batera mugitu eta inguruan zegoen lagun bat lurrera jausi zen.

Alaba eta aita, dantzan

Behin arbola goian zela eta formal tinkatu eta gero, Oinarin taldeko kideek heldu zioten dantza saioari. Bitxikiera bat izan zuen domekakoak. Soka-dantzako aurreskua eta atzeskua Legorburu aita-alabek egin zituzten. June izan zen aurreskularia eta Jon, aita, atzeskularia.

Ondoren, su txiki baten inguruan dantzan jarraitu zuten Oinarinekoek ekitaldiari bukaera eman arte. Haren ostean, gaua gainean zela, piztu ziren benetako suak Antzuolako hainbat lekutan, kalean zein auzo eta baserrietan, San Joan bezperako ohiturari eutsi eta udan sartu garela ospatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios