Jesus Agirrek Alardearen esker ona jaso zuen zapatuan

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Urte askotan Alardearen alde egindako lanaren esker ona jaso zuen Jesus Agirrek zapatu arratsaldeko ekitaldian. Beñar Kortabarria alkateak eta Xabier Legorburu Alardearen elkarteko kideak oroigarria eman zioten, koadroa hain zuzen.

Alardeak irauteko lanean gogor jardun du Jesus Agirrek, beti laguntzeko prest. Nolabaiteko eskerrak merezi zituen.

Hainbat urtez ekitaldian parte hartutako Juan Tomas Zabalo zena ere gogoan izan zuen Alardeak. Mariasun Narbaiza alargunari oroigarria eman zioten baita arduradunek.

Domeka gauerdiko hontzak udaletxetik kanpandorrera egindako igoerarekin eman zitzaien bukaera aurtengo jaiei. Eguenetik domekara bitartean giro alaia nagusitu da kaleetan, aparteko gorabeherarik gabe.