Jaietako zapiaren lehiaketara proposamenak aurkez daitezke oraindik

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Uztaileko jaietan antzuolarrek jantziko duten zapiaren diseinurako lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da oraindik. Maiatzaren erdialdean, hau da, 17an, itxiko da. Bitartean udaletxeko idazkaritzara eroan daitezke proposamenak.

Honako baldintzak eskatu ditu Udalak: jaien ezaugarriak islatuko ditu, 'Antzuolako jaixak 2019' leloa idatzita izango du, zuria eta beste kolore bat eroan beharko ditu eta orijinala beharko du, inon aurrez argitaratu gabea. Irudiak gehienez triangelu formako gainazala hartuko du neurri hauekin: 70x70x100. Parte-hartzaile bakoitzak ezingo du hiru lan baino gehiago aurkeztu.

Epaimahaiak aukeratutako proposamenaren egileari 200 euroko saria emango zaio. Lana Udalaren esku geratuko da eta honek eraldatzeko zein kaleratzeko eskubidea izango du. Horrekin batera jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta bana-tzeko eskubideak bereganatuko ditu Udalak.