Istripua Kalegoiko bidegurutze korapilotsuan

Sagarrondoak erdi estalita du zutiko Stop-a Kalegoin. / ALBERDI
Sagarrondoak erdi estalita du zutiko Stop-a Kalegoin. / ALBERDI

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Herriguneko Kalegoiko bidegurutzean bi ibilgailuren arteko istripua gertatu zen eguen arratsaldeko azken orduan. Zorionez, inork ez zuen minik hartu. Hori bai, automobiletako bati kalte handiak eragin zizkion takatekoak eta garabiak eroan zuen.

Zenbait lekukoren arabera, sagastiko birbilgunetik zetorren oñatiarren autoak ez zuen stopik egin eta Buztinzuritik Antigua aldera zihoan antzuolarrarena jo zuen. Azken honek, seinaleen arabera, ez du gera-tzeko agindurik.

Korapilotsua da Kalegoiko bidegurutzea. Bost bidek egiten dute bat han: Sagastiko biribilgunetik beherakoak, Buztinzuritik gorakoak, Ondarrekoak, Ibarrondotik irtetekoak -bertan Eroski dagoenez, mugimendu handia du- eta Antiguatik beherakoak. Azken honetan ibilgailurik ez baina bizikletak etor daitezke, duela hilabete batzuk araudian ezarritako aldaketaren arabera. Gainera, stop agindurik ez dute bizikletadunek.

Bertako bizilagun batek dioenez, «lehen ere izan da istripuren bat bertan eta sustoak, berriz, ugari. Txirrindulariak azkar joaten dira Kalegoin behera eta Sagasti aldetik datorrenak ez ditu ikusi ere egiten gainera heldu arte».

Horrez gain, Sagastitik beherakoentzat jarritako seinaleetan bada arazorik. Zutikoa sagarrondo baten adarrek erdi ezkutatuta dute. Eta zoruko 'stop'-aren letrek berriro margotzea eskertuko lukete.