Ispirit talde gipuzkoarrak gospel kontzertua emango du elizan hilaren 16an, iluntzean

Ispirit gospel taldeko hiru abeslariak etorriko dira Antzuolara./
Ispirit gospel taldeko hiru abeslariak etorriko dira Antzuolara.

Iñaki Miguelek pianoa joz lagunduko ditu Lide Hernando, Lidia Insausti eta Ainhoa Egiguren abeslariak

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Ispirit gospel talde gipuzkoarrak kontzertua emango du domekan zortzi, hilaren 16an, Errukizko Amaren elizan. Iluntzeko zazpietan hasiko da musika ekitaldia. Bost eurotan salduko dituzte sarrerak.

Lide Hernando, Lidia Insausti eta Ainhoa Egiguren dira Ispiriteko abeslariak. Iñaki Miguel piano-jotzailea izango dute lagun ekitaldian. Iñaki Santos organista, María Soriazu baxua eta Andoni Etxebeste bateria-jotzailea ere aritu izan dira euren lau kideen ondoan. XX. mendeko gospel eta soul doinuak dituzte Ispiritekoek euren errepertorioan. Musika espiritualda egiten dute.

Jubilatuak manifestaziora

Donostian pentsioen alde hilaren 15ean, zapatuan zortzi, antolatu den manifestaziora joateko autobusa antolatu du Landatxope jubilatu elkarteak. Sagastitik irtengo da arratsaldeko hiruretan. Bazkideentzat hiru euro balioko du eta bazkide ez direnentzat, berriz, bost. Izenak asteleheneko elkarretaratzean zein Landatxopen astelehenean eta marti-tzenean, 16:00etatik 18:00etara, eman daitezke.

 

Fotos

Vídeos