Infantilen futbol taldeak Herrerako Sporting izango du aurkari Kopan

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde infantilak multzo buru bukatu du Kopan Arrasateri 6-0 irabazi ondoren (Ibai Agüeroren lau gol eta Ander Sánchez eta Aimar Medinaren bana). Final zortzirenetako kanporaketa Donostiako Herrerako Sportingen aurka jokatuko du Eztalan.

Gorengo mailako taldea 0-1 gailendu zen Zestoan 89. minutuan, bukatzeko bat falta zela, Ander Aranburuk sartutako golari esker. Liga amaitzeko jardunaldi bakarra falta zaie.

Kopan baita, jubenilek bana egin zuten etxean Bergararekin. Hasi eta berehala Juan Nahue Giménezek egin zuen gola. Hauen denboraldia bukatu da. Baita kadeteen taldearena ere Oñatiko Aloña Mendi 5-2 menpean hartu eta gero. Oier Aranburuk sartu zituen bost golak.