Borrar
Infantilen taldea denboraldia hasteko gertu dago. AKE
Infantilak bihar hasiko dira eta futbol eskolak mistoak ditu talde guztiak

Infantilak bihar hasiko dira eta futbol eskolak mistoak ditu talde guztiak

Jubenilek Eztalan dute neurketa Bergararen aurka gaur arratsaldeko lau eta erdietan

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antzuola Kirol Elkarteko futbol taldeak lehiaketetan sartzen ari dira pausoka-pausoka. Asteburu honetan infantilei heldu zaie txanda. Bihar goizeko hamaiketan Aloña Mendi hartuko dute Eztalan. Ilusioz beterik joango dira etxekoak.

Oraindik ligari ekin barik segi-tzen dute, aldiz, futbol eskolako taldeek. Hori bai, guztiak mistoak izango direla aurrera daiteke, neska eta mutilez osatutakoak. Elkarrekin jardungo dute alebin eta benjamin adineko umeak. Guztira 74 hau ari dira entrenamendu saioetan prestatzaile eta gurasoen esanetara, partidak noiz hasiko diren zain. Asko dira.

Nagusiak Azkoitira

Badira aste batzuk Preferenteko taldea, jubenilak eta kadeteak mar-txan direla. Horrela, Josu Zubikaraik zuzendutako jokalariek Azkoitiko Anaitasunari egingo diote bisita bihar arratsaldeko bostetan. Ez diete Txerloian jarri neurketa, Bazterretxe auzoko San Juan zelaian baizik.

Sailkapenaren erdialdean, zor-tzigarren hamasei taldeko multzoan, dira antzuolarrak zortzi punturekin. Bakarrera dute bigarren sailkatua, Urolaz. Beraz, gauzak estu daude aurreneko bost jardunaldien ostean.

Infantilenaz gain, beste partida bat jokatuko da Eztalan, jubenilek gaur arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera Bergararen aurka duten derbia. Puntu bat aurretik dira momentuz etxekoak eta irabazteak bien arteko zuloa zabaltzea ekarriko luke.

Kadeteak, berriz, Arrasateko Mojategira joango dira bihar. Eguerdiko hamabietan dute Arrasate Cren kontrako norgehiagoka.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios