Idiazabalen 0-2 irabazita, garaipenik gabeko bederatzi jardunaldiko bolada txarra eten da

Gorengo mailako futbol taldeak bi hilabete pasa zeramatzan neurketarik irabazteke. /  AKE
Gorengo mailako futbol taldeak bi hilabete pasa zeramatzan neurketarik irabazteke. / AKE

Markel Unamunok sartutako bi golei esker hiru puntuak poltsikoratu zituzten

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Hamargarren ahaleginean lortu du Antzuola Kirol Elkarteak Goreongo mailan duen futbol taldeak bere bolada txarra bukatutzat ematea. Bederatzi jardunaldi zeramatzan garaipen barik, irailaren 29tik hain zuzen. Bi hilabete geroago, Idiazabalen eten zuen porrot eta berdinketaz betetako emaitza kaskar ilada luzea

Josu Zubikarairen jokalariak 0-2 nagusitu ziren eguen arratsaldean Markel Unamunok sartutako golei esker. Lehen zatian, 23. minutuan, heldu zen aurrenekoa; bigarrenean, 77. minutuan, partida erabakita laga zuena.

Hiru puntu hauei esker atzetik dituenekin zuloa zertxobait handitu du Antzuolak. Lehen itzulia bukatzeko bi jardunaldi baino ez dira falta.

Herenegun aritu ziren AKEko hiru taldeetan nagusienak baino ez zuen irabazi. Kadeteak 2-8 galdu zuten Arrasate Aren aurka. Xabier Larreak penaltiz eta Oier Aranburuk egin zituzten etxekoen golak.

Infantilak 5-1 makurtu ziren Oñatin Aloña Mendiren aurrean. Ibai Agüerok kontrakoa atea zulatu arren, esku hutsik itzuli ziren.

Bergaran osatuko dute asteburu luze hau jubenilek. Bergarari egingo diote aurre Ipintzan gaur arratsaldeko laurak laurden gutxiagotatik aurrera.

 

Fotos

Vídeos