Herriko 'ezkutuko altxorrak' ezagutzeko bisita gidatua egingo da gaur hamabost

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Debagoieneko turismo sailak bultzatuta, 'Antzuola urteetan zehar. Ezkutuko altxorrak' bisita gidatua burutuko da gaur hamabost, maiatzaren 12an, eguerdiko hamabietatik aurrera. Eskualdeko mankomunitateak osatu duen egitarauaren saioetako bat da.

Parte hartu nahi dutenei aurretik izena ematea eskatzen zaie. Horretarako bi bide dituzte: e-mailez turismo@debagoiena.eus helbidera zuzendu edota telefonoz 943 796463 zenbakira deitu.

Artzaintza

Bisita hilabetea izango da Antzuolan maiatza. Izan ere, beste era batekoa prestatu dute 15erako, Artzain Egunari lotuta. Ar-tzantza ekologikoa nola garatzen duten ikusteko Lamariano azpikora joan ahal izango da eguazten horretan, arratsaldeko bost eta erdietan. Herriko plazan elkartu eta autoz igoko dira

Kasu honetan, maiatzaren 13ra arte emango daiteke izena Jokini 688 8006 92 telefonora deituz.