Herriko azken langabezia tasa, ekainekoa, %6koa da

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Argitaratu diren azken datuen arabera, Antzuolan 62 langabetu zeuden ekainean, hau da, biztanleen %5,99, %6 biribilduz. Inguruko herriekin alderatuta, Arrasate (%10,05), Bergara (%7,36) eta Elgeta (%7,30) baino txikiagoa da. Aldiz, Oñatikoa (%5,37) baino handiagoa.

Azken hamabi urteetako gorabeherak kontuan hartuz gero, oraindik ez dira berreskuratu 2006koa (%3,66 eta 38 lagun baino ez) eta 2007koa (%4,40). Orduan hasi zen langabeziaren gorakada, 2012an punturik altuenera heldu arte: %10,58.

Behera egin zuen gero eta iaz, 2017an, %4,77ra heldu zen. 49 langabe baino ez zeuden. Azken urtean, baina, hamahiru lagun gehiago geratu dira lan barik, kopurua 62ra hazi delarik. Datozen hilabeteetan ikusiko da kezka-tzekoa den ala ez.

 

Fotos

Vídeos