Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gorlara igo eta jaisteko korrika proba ekainaren 2an jokatuko da

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Domingo, 8 de abril 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jose Inazio Garitano Herriko Plazatik Gorlako aterpetxera igo, pareta ukitu eta abiapuntura 34 minutu eta 46 segundotan itzuli zela 55 urte dira. 1963an ezarri zuen marka eta inork ez du hobetu. Ekainaren 2an, zapatua, izango da aukera. Ibilbide berean jokatuko da proba antzuolarrentzat eta parte hartu nahi dutenek udaletxeko kirol arduradunari eman diezaiokete izena. Amua ere jarri du Garitanok berak: «Irabazi eta marka hobetzen duenari Arin jatetxean bazkaria ordainduko diot».

Izan ere, hankaluze lagun taldeari botatako desafioa izan zen 1963koa. «Ezetz hiru ordu laurdenean Gorlara igo eta jaitsi». Goizeko seiak eta laurdenetako kanpaiekin batera plazatik irten eta zazpietakoak jo aurretik heldu. Hamabi txuleta jokoan. Hamar minututan kanpai hotsen zain egon zen Jose Inazio Garitano eliza aurrean.

Ugarte Torre Jauregira igo, Goiti baserri ondotik igaro eta Gorlako aterpera heldu zen. Beherakoan, leku beretik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios