Gastronomia lehiaketa eguerdian eta Puro Relajo mariachiak gauez

J.L. ANTZUOLA.

Jaien bigarren egunak egitarau zabala eskainiko die gaur antzuolarrei zein kanpotik datozenei. Gastronomia lehiaketak hartuko ditu goiza eta eguerdia -arroza prestatuko dute parte-hartzaileek-, kuadrillen arteko jokoak egingo dira arratsaldeko seietatik aurrera eta gauean, azkenik, musika izango da protagonista nagusia.

Pilota jaialdia arratsaldeko zazpietan hasiko da eta hiru partida ditu. Hiru neurketetan ariko da antzuolarren bat. Bi afizionatu mailakoak dira: Garitano-Etxezarreta/Sagastume-Jauregi (hauek herrikoak) eta Murua-Salegi/Atxotegi-Balerdi (azken hau etxekoa). Profesionaletan, azkenik, Aitor Mendizabalek Miguel Merino izango du lagun Peio Etxeberria eta Erostarberen aurka. Hamar eurotan salduko dira beheko sarrerak eta bostean, goikoak.

Gaueko hamaiketatik goizaldeko ordu batera, Puro Relajo mariachi talde nafarrak alaituko du Herriko plazako erromeria. Aibarkoak, ezagunak dira. Euskal Telebistan ere sarritan agertu dira. Txosnetan, berriz, Klak!son, Kobrazulo eta Oharkabe taldeek joko dute kontzertuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos