Futbol talde nagusiak denboraldiko azken neurketa du gaur Eztalan

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Gorengo mailako liga gaur bukatuko da Antzuolako futbol taldearentzat. Beasain dator Eztalara arratsaldeko lau eta erdietan hasiko den neurketa jokatzera. Zortzigarren postua ziurtatuta dute etxekoek. Hori bai, postu bat edo bi irabaz ditzateke beste hiru puntu pilatuz gero.

AKEko infantilak, berriz, Donostiako Herrera auzoko Sportingen aurka lehiatuko dira hamaiketan. Kopako kanporaketetara sailkatu dira eta final-zortzirenetako neurketa da. Bakarra. Gaurko irabazleak final-laurdenetarako txartela eskuratuko du eta galtzaileak, aldiz, agur esango du.

Cursillo en la biblioteca

La biblioteca, situada en el gimnasio de Eguzki Auzoa mientras sigue cerrado Torresoroa, albergará el martes, de 15.00 a 16.00 horas, un cursillo sobre acceso al formato digital de la Red de Lectura Pública. Las plazas son limitadas y las inscripciones se hacen en la biblioteca hasta el jueves.