Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Preferenteko futbol taldeko kideek pozik hartu zuten atzo berria. AKE
Futbol federazioak sailkapena aldatu eta Antzuolak ez du promoziorik jokatuko

Futbol federazioak sailkapena aldatu eta Antzuolak ez du promoziorik jokatuko

Azkenik 13. geratu da UDAren aurretik eta hurrengo denboraldian Preferente mailan ariko da berriz

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Jueves, 17 de mayo 2018, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Martitzen gauean berri ona jaso zuten AKEko arduradunek. Gipuzkoako Futbol Federazioak domekan emandako sailkapenean 13.a zen Aretxabaletako UDA eta 14.a Antzuola, baina bi egun geroago aldatu egin zituzten: 13. Antzuola eta 14. UDA. Ondorioz, antzuolarrek eutsi egin diote Preferente mailari eta atxabaltarrek jokatuko dute promozioa Ostadarren aurka.

Atzo baieztatu zen gaia. Dirudienez, federazioko kideak nahastuta zeuden bien arteko berdinketa erabakitzeko orduan. AKEk kontsulta ere egin zuen astelehenean, baina atzetik zirela berretsi zioten federaziotik. Izan ere, Antzuola sartu zen astelehenean joaneko eta itzulerako neurketak zein zelaitan jokatuko ziren erabakitzeko zozketan.

Bien arteko partidak izan dira irizpide nagusia berdinketa apurtzeko. Antzuolak bat irabazi eta bestea berdindu egin zuen UDAren aurka. Pozik ziren atzo Igor Larreak zuzendutako mutilak zein klubeko arduradunak. Preferentean ariko dira 2018/19 denboraldian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios