Eztalako aldagelekin zer egin erabakitzeko bilera egingo da kirol diputatuarekin irailean

Eztalako futbol zelaiko aldagelei konponbidea bilatzeko asmotan dira. /  FÉLIX MORQUECHO
Eztalako futbol zelaiko aldagelei konponbidea bilatzeko asmotan dira. / FÉLIX MORQUECHO

Autobideko obren ondoren lurrak mugitzen diren ala ez kontuan hartuko du baita Udalak konpondu ala berriak egitea aukeratu aurretik

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Eztalako futbol zelaiko aldagelek buruko min ugari sortu dizkiete erabiltzaileei, AKE klubeko arduradunei zein Udalari. Hango lurrek izan duten mugimenduak pitzadurak zein kalteak eragin ditu. Ahalik eta irteerarik onena aurkitzeko, bilera izango du Udalak Denis Itxaso kirol diputatuarekin. Elkartzeko eguna ere badute: irailaren 7a. Beraz, futbol denboraldia egungo aldagelekin hasiko da.

Beñar Kortabarria alkateak dioenez, «Diputazioak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak ere asmo honetan parte hartzea nahi genuke». Aurretik, dena den, zer egin zehaztea dagokio Udalari. «Bi erakunde horiek esaten dutenaz gain, beste gauza bat ere kontuan izan behar dugu: Eztalako lurrak zenbateraino egonkortu diren. Azken neurketaren arabera, geratu dira. Baina denbora behar da baieztatzeko. Neurketa berriak egingo dira». Egonkortuz gero, aldagela berriak egitea izan daiteke aukera aproposena. Momentuz bere horretan jarraituko dute.

 

Fotos

Vídeos