Eustaten arabera, Antzuolako langabezia %4,9an da

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, Antzuolako langabezia kopurua %4,9an zenbatu du. Iazko datua da. Gipuzkoakoa, esate batera, %7,13an da aste honetan bertan azaldu diren datu ofizialen arabera. Beraz, gure herriak lurraldekoaren batez bestekoaren azpitik segiko duela ondoriozta daiteke.

Jarduera ekonomikoa ere aztertu du Eustatek. Antzuolakoaren banaketa honako hau da: langileen %77,3 industrian ari da; %19,8 zerbitzuetan; %1,7 eraikuntzan; eta %1,2 lehen sektorean (baserria, abeltzantza, nekazaritza...). Zenbaki hauek zaharragoak dira, 2016koak hain zuzen. Garbi dago zein jarduerak duen erabateko pisua.

Biztanleak 2.219 dira, horietako %19,83, berriz, 65 urtetik gorakoak, bostetik bat. Atzerritik etorritakoak, %4,46.