
Eskoriatza
Euskaraldiarekin bat eginez 'Munstroen bila' ikuskizuna Oses eta AsurmendirekinSecciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Euskaraldiarekin bat eginez 'Munstroen bila' ikuskizuna Oses eta AsurmendirekinI. MURILLO
eskoriatzA.
Jueves, 3 de abril 2025, 20:52
Maria Oses idazleak eta Idoia Asurmendi musikariak elkarrekin sortutako 'Munstroen bila: ohearen azpian aurkitutakoak' ikuskizuna aurkezteko dute gaur arratsaldean Zaldibar Antzokian. Emanaldi hau Euskaraldiko hamaikakoaren aurkezpen ekitaldiaren parte izango da, eta 18:30ean hasiko da.
Ikuskizunak, «hitza eta musika uztartuz», publikoari «hausnarketarako eta imajinaziorako» aukera paregabea eskainiko dio. Munstroen metafora erabiliz, «eguneroko bizitzako gai sakonak jorratzen ditu». Ikuskizunak «fantasiazko izakietatik hasi eta gizartean topa daitezkeen bestelako munstroak, hala nola beldurra, barneko borrokak edo eguneroko erronkak», aztertzen ditu.
Osesek eta Asurmendik, hainbat urteko elkar-lana dute, Arrasateko Institutuan elkartu zirenetik hainbat proiektutan parte hartu baitute. Hain zuzen, 'Munstroen bila: ohearen azpian aurkitutakoak' ikuskizuna Loraldia jaialdiak egindako proposamenari esker jaio zen, eta bi sortzaileek aukera baliatu zuten aspaldiko ideia bati forma emateko. Horrela, ikus-entzunezko lan bat sortu zuten, «hitza eta musika elkarrekin josten dituzten doinu eta testuen bidez, munstroen iruditerian» oinarrituta.
Musikaren eta hitzaren arteko elkarrizketatik sortutako lana, aldi berean, gizartearen errealitatean dauden «munstroen» aurkezpena da, eta horrek ikus-entzuleari bere ingurunea beste ikuspuntu batetik ikusteko gonbita egiten dio. Ikuskizunak «zalantzan jarri eta aztertzen ditu gure iruditerian sartutako munstroen papera», bai «fantasiazkoak bai errealekoak». Izenburuak iradokitzen duen bezala, «ohearen azpian aurkitutakoak» ez dira bakarrik iluntasunean edo izuetan bizi diren izakiak, baizik eta «gure egunerokoan, azpian eta ikustezin direnak, agerikoak ez diren gaiak eta arazoak».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.