Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Enrike Txurruka, Bergarako Banda zuzenduz. MIGURA
Enrike Txurrukak Antzuolan zuzenduko du aurreneko aldiz Bergarako Banda

Enrike Txurrukak Antzuolan zuzenduko du aurreneko aldiz Bergarako Banda

Herriko jaien barruan, zapatu eguerdiko hamabi eta erdietan gidatuko du kontzertua Zurrategin

Joseba Lezeta

ANTZUOLA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 18 de julio 2019, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Enrike Txurruka Bergarako Musika Bandaren zuzendari berriaren estreinaldi ofiziala An-tzuolan egingo da, zapatu eguerdiko hamabi eta erdietan Zurrategi plazan emango den kontzertuan. Alfredo González Chirlaqueren lekukoa hartu berri du Soraluzen jaio, oso gazterik Bergarara heldu eta Bandan hainbat urte egin dituen musikariak.

Zapaturako errepertorioa gertu du Txurrukak: 'Clarín de fiestas' pasodoblea, 'A Discovery Fantasy', 'Los Euskaros', 'Caribbean Concerto' eta 'Elkartasuna'. Mairuaren alardeko doinuekin moldatutako beste pieza bat ere joko dute. Kontzertua baino ordubete lehenago, 11:30ean, kalejira egingo du Bandak.

Gaur, jaien hasiera

Herriko festak gaur hasi eta domekara arte iraungo dute. Lehen eguneko egitaraua honakoa da: 12:30ean, jaien hasiera Herriko plazan, Saharatik etorritako umeei ongietorria eta umeen ikuskizuna; 13:30ean, umeen bazkaria; arratsaldez, 18:00etan, kalejira Alboradak txistulari taldearekin, trikitilari eta buruhandiekin; 18:30ean, txosnen irekiera; 19:00etan, meza eta salbea; 19:45ean, An-tzuolako zapia jartzea 2018ko jaietatik eta 2019koetara bitartean jaiotako umeei eta herriko bi nagusienei; 20:00etan, Ikurrin dantza Oinarin taldearekin, Antzuolako bandera eta ikurriña jasotzea zein Udalbatzaren aurreskua; 21:00etan, Huntzarekin erromeria, txosnetan; eta 21:30ean, Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin kantu afaria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios