Bi emakume ariko dira San Isidro zapatuko aizkora saioan

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Bost aizkolarik, bi emakumek eta hiru gizonezkok, hartuko dute parte San Isidro egunez, maiatzaren 18an, Zurrategi plazan egingo den ekitaldian. Eguerdian, 12:30ean, 75 urtetik gora antzuolar artzainei eskainiko zaien omenaldiaren ondoren hasiko dira, ordu bata inguruan. Oraindik zehazteke dute zein etorriko diren. Horretan dihardu kirolariak topatzeko ardura bere gain hartu duen Jexuxmari Mujika aizkolariak. Ibarrakoa da. Suposatzekoa da bera ariko dela aizkoran. Mugertza mutrikuarrarekin ere hitz egin du. Emakumeen bila ere hasi da.

Saio berezia ere egingo dute, Mujikak berak aitortu duenez. «Bost metroko altueran moztuko dute enborra. Hala eskatu digute». Zurrategi plaza ere prestatu beharko da era horretan arazorik gabe aritzeko.