Bizikleten mendi jaitsierak hirugarren edizioa du bihar

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

2017an ekin zi-tzaion bizikleten mendi jaitsiera probari eta hirugarren edizioa jokatuko da bihar goiz eta arratsaldez. Ohiko zirkuitua prestatu dute Irimoegi auzoan, Pagamendi inguruan irten eta trenbide parera helduz. Euskadiko Irekirako puntuagarria da Antzuolakoa beste behin.

Entrenamendu saioak goizez izango dira, bederatzietatik ordu batera bitartean. Arratsalderako laga dituzte, berriz, bi saio ofizialak. Hiruretan hasiko da aurrenekoa eta bostetan, finala, erabakigarria.

Antiguako Oerlikon enpresa aurrean jarri dute ibilgailuentzako aparkaleku. Izen-ematea ere han egin ahal izango da. Hogeita bost euro balio du karrerista bakoitzarenak. Bukatu eta sailkapenak ezagutu ostean, Herriko plazan banatuko dira sariak.