Bihotz birikak suspertzeko ikastaroa emango du DYAk maiatzaren 21ean

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Bizikasi zerbitzuak eta Antzuolako Udalak larrialdietan bihotz birikak zelan suspertu jakiteko ikastaroa antolatu dute maiatzaren 21erako, martitzena. Arratsaldeko sei eta erdietan hasita, DYAko kideek emango dute Olaran etxean. Desfibrilagailuarekin zein tresna hori gabe zer eta nola egin erakutsiko dute, banaka zein binaka.

Dagoeneko zabaldu dute izena emateko ikastaroan parte hartu nahi dutenentzat. Udalera zein Bizikasira (943 769394 telefono zenbakira ala infor@bizikasi.com e-mail helbidera) jo dezakete. Udaletxean bertan jaso daiteke informazio gehiago.

Haur eskola

Hurrengo irailean, urrian edo azaroan haur eskolan hasi nahi duten umeen izenak emateko modua izango da astelehenetik aurrera. Maiatzaren 11ra arte dute aukera haien aita-amek. Informazio gehiago lortzeko haur eskola bertara jo edo 943 786015 telefono zenbakira dei daiteke.