Bihar jokatuko den Antzuola txirrindulari sariari beste edizio bat baino ez zaio falta 75era heltzeko

Iñigo Elosegi nagusitu zen iaz Herriko plazako esprintean. /  KARLOS
Iñigo Elosegi nagusitu zen iaz Herriko plazako esprintean. / KARLOS

Iñaki Leteren oroimenezkoak ibilbide berria estreinatuko du eta Deskarga bi aldiz igoko dute karreristek

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Antzuola saria-Iñaki Leteren oroimenezkoa jokatuko da bihar goizean, bederatzi eta erdietatik aurrera. Beste behin, 23 urtez azpiko txirrindulariek hartuko dute parte Lehendakari txapelketarako puntuagarria den saioan. Tropel zabala bilduko du.

Aurtengoa 74. edizioa du Antzuola sariak. Beraz, datorren urtekoa, 2020koa, 75.a izan daiteke. 1946an ekin zitzaionetik urtero antolatu da.

Aldaketarik ere bada bihar. Izan ere, Ertzaintzako trafiko arduradunek eskatuta, ibilbidea eraldatu egin da. Deskarga behin igo beharrean bi aldiz igaroko da. Asentzioko aldapari bere horretan eutsi zaio. Guztira 119,5 kilometro dira: Antzuola (irteera neutralizatua), Bergara-Goenburu (irteera ofiziala), San Pruden-tzio, Zubillaga, San Prudentzio, Bergara (oxigeno), Igeribarrerrota, An-tzuola (Herriko plaza), Deskargako gaina, Urretxu, Legazpi, Udana, Oñati, Zubillaga, San Prdudentzio, Bergara (oxigeno), Igeribarrerota, An-tzuola (Herriko plaza), Deskargako gaina, Urretxu, Legazpi, Udana, Oñati, Bergara (oxigeno), Bergara (Altos Hornos), Angiozar, Asentzioko gaina, Kanpazar, Arrasate (Epele), San Prudentzio, Bergara (oxigeno), Igeribarrerrota eta Antzuola (Herriko plaza, helmuga).

Iñigo Elosegik irabazi zuen 2018an, Juan Pedro Calle kolonbiarra esprintean gaindituz. Ikusteko dago Lizarte taldeko txirrindulari bizkaitarra irteerara agertuko den ala ez. Bere aurretik irabazitako bi lagunak profesional mailan dira gaur egun: Cyril Barthe Euskadi-Muriasen eta Txomin Juaristi Euskadi fundazioan.

Mendi bizikleta jaitsiera

Mendi bizikleta jaitsiera hirugarren urtez ilaran jokatuko da gaur Irimoegi auzoan, Pagamenditik trenbidera. Entrenamendu eta prestaketa saioak goizeko bederatzietatik eguerdiko ordubatera bitartean egindo dira. Saio nagusiak arratsaldean dituzte: hiruretan aurrenekoa eta bostetan, berriz, finala.